Galvanizados Lacunza, S.A.

Zer da galbanizazioa? Zer onurak ditu?

Zer da galbanizazioa?

Beroko galbanizazioaren bitartez, burdina edo altzairua zink urtuzko bainu batean murgildu eta zinkez gainestaltzen da, gutxi gorabehera 450 gradu zentigraduko tenperaturan. Prozesuari murgilketazko edo sugarrezko galbanizazioa ere esaten zaio. Galbanizazioa hezetasunak eta kutsadurak burdinan sortzen duten oxidazioa eta korrosioa saihesteko erabiltzen da.

Onurak:

  • Denbora gehiago irautea: Berotan murgilduz galbanizatutako produktu batek 20 eta 30 urte bitarteko iraupena du, betiere esposizio-denboraren arabera.
  • Ez du mantentze-gasturik: Behin materiala galbanizatuz gero, ez da beharrezkoa berriro margotzea, eta ez da inolako mantentze-lanik egin behar.
  • Estaldura-bermea: Murgilketazko galbanizazioak piezaren barne- eta gainazal-estaldura bermatzen du.

Lacunza Galbanizatuak - Abarrategui, nš52 - 31830 - Lakuntza (Nafarroa)
Tfnoa. 948 57 61 50| Faxa 948 57 60 34| E-maila: galasa@galvanizadoslacunza.com
Castellano | Web Mapa | Lege Oharra eta Datuak Babesteko Politika | Datu-babesa | Aldor Internet Web Orrialdeen Diseinu eta Programazioa